Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiar Estrategia berriaren Aurrerapena dokumentu irekia da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiar Sistemaren erabiltzaile guztiek eta, oro har, espainiako gizarteak parte har dezaten. Testuaren kontsultak eta iruzkinak berariazko banner baten bidez egin daitezke Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) ikono den webgunean. Kontsulta-epea urriaren 25ean itxiko da.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Legeak Zientzia eta Teknologiako Espainiar Estrategia ezartzen du hainbat urtetarako tresna gisa zientzia- eta teknika-ikerketan helburuak lortzeko; eta Berrikuntzako Espainiar Estrategia, hainbat urtetarako tresna gisa berrikuntza arloan helburuak lortzeko. Bi estrategiak 2013ko lehenengo hiruhilekoan onartuko ditu Gobernuak.
Edukiak lantzeko hiru lantalderen parte-hartze aktiboa izan da; akademia-, zientzia- eta enpresa-munduko ordezkari nabarmenek osatu dituzte talde horiek, baita autonomia-erkidegoen ordezkariek eta Estatuko Administrazio Orokorreko organoen eta I+G+b jarduerak bultzatzen aritzen diren organismoen ordezkariek ere.
Zientzia eta Teknologia eta Berrikuntzako estrategia berriak Oinarrizko 7 Printzipio, 4 Helburu Orokor (18 Helburu Espezifikotan banatuak), Lehentasunezko 6 Ardatz eta 10 Artikulazio Mekanismotan egituratuta daude.
Oinarrizko printzipioen artean, besteak beste, honako hauek nabarmendu behar dira: I+G+b politiken eta gainerako politika sektorialean arteko KOORDINAZIOA ETA KOHERENTZIA, PLANGINTZA-ESPARRU EGONKOR baten zehaztapena, KALITATEA ETA GARRANTZIA baliabide publikoen esleipenean printzipio gidari gisa,IRAUNKORTASUNA ETA I+G+b GAITASUNAK SORTZEA, eta EFIZIENTZIA ETA KONTU-EMATEA Herri Administrazioen I+G+b sustatzeko dauden jarduera publiko guztietan, eta emaitzen zabalkundea gizartean.
Bestalde, lau dira estrategia berriak planteatzen dituen helburu orokorrak:
- TALENTUAREN eta horren ENPLEGAGARRITASUNAREN AITORTZA ETA SUSTAPENA herrialdearen zientzia- eta teknologia-aurrerapenaren eta bere berrikuntza-gaitasunaren zutabe gisa.
- Zientzia- eta teknologia-ikerketan BIKAINTASUNA SUSTATZEA, lehian oinarriturik, ezagupenen oinarri sendo bat sortzea ahalbidetuko duen helburu gisa, baita zientzia, teknologia eta enpresa munduan lidergo-gaitasuna garatzen lagunduko duena ere, berrikuntza sustatuz.
- ENPRESA-LIDERGOAREN BULTZADA, produkzio-ehunaren lehiakortasuna bultzatzeko funtsezko elementu gisa, Espainiako eta autonomia-erkidegoetako ekonomiarentzat estrategikoak diren eremuetan sektore guztietan.
- GIZARTEAREN ERRONKA handiei atxikita berrikuntza eta lehiakortasun-iturri berriak identifikatzea eta sendotzea ahalbidetuko duten I+G+b JARDUERA ORIENTATUEN SUSTAPENA; beren izaera eta konplexutasunagatik, baita esperotako emaitzek gizarte eta ekonomian izan dezaketen eraginagatik ere, uztartu beharra dago zientzia-ikerketa, teknologia-garapena eta berrikuntza, Espainiaren etorkizuneko zientzia, teknologia eta enpresa arloko lidergoa sendotzeko.
*Iturria: Innobasque