Abangoardiako teknologiaren sorreran talentu euskaldunak giltzarri

IK4- IKERLAN euskal zentro teknologikoko hogei bat ikertzailek, ikerkuntzan erreferente diren Europar Batasuneko zenbait unibertsitatetan eta erakundetan egonaldiak egin zituzten joan den urtean zehar.

Iaz, IK- 4 IKERLANek, teknologiaren sorreran abangoardian egotearen garrantziaz jabetuta, zenbait ekintza hasi zituen. Besteak beste, Europar Batasuneko zenbait erakundekin eta unibertsitatekin lankidetza prozesuak martxan jarri zituen. Helburua: IK4-IKERLANeko ikertzaileak horietan egonaldiak egitea.

Sistema txertatuen baitan, kolaborazioak egin dituzte TU-Wien Austriako zentroarekin eta baita Eskozian Edinburgoko unibertsitatearekin, Italian PISAko unibertsitatearekin eta Espainian Kantabriako unibertsitatearekin ere. Potentzia elektronika eta makina elektrikoen arloari dagokionez, IK 4-IKERLANeko ikertzaileak, Frantziako G2Elab zentroan, eta Erresuma Batuan Sheffield, zein Espainian Santiagoko unibertsitateetan izan ziren.



Diseinu, monitorizazio eta material konposatuen mekatronika egitura kontrolen arloan, euskal talentuek honako toki hauetan hartu zuten ostatu: Gironako unibertsitateko Amade zentroan, Belgikan Lovainako Katholieke unibertsitatean, Frantzian Franche-Comté unibertsitatean, Pariseko Ecole Centralen, Kataluniako unibertsitate politeknikoan, Alemanian Siegeneko unibertsitatean eta Grezian Patraseko unibertsitatean. Halaber, eta mikroteknologiari dagokionez, elkarlana Belgikako IMEC eta Bartzelonako CNM zentroekin egin dute. Bestalde, energia elektrikoaren biltegiratze ikerkuntzan, IK-4 IKERLANeko ikertzaileek egonaldiak Alemanian Akisgraneko ISEAn eta Suitzan Lausanako École Polytechnique Fédéralen egin zituzten.

*Iturria: Euskadi+Innova