Horietako bat, arrakasta gehien izan duenetakoa, eskaladarako "jaisgailua" da, soka batekin eta edozein altueratatik modu kontrolatuan jaisteko erabil daitekeena. Tresna berri hau batez ere erreskate taldeentzat eta segurtasun arloko langileentzat egin dute.
Produktuak diseinu modernoa eta erakargarria du eta Protecttion Protección Técnica konpainiarentzat egin dute. Merkatu nazionalean zein atzerrian salduko dute, konpainiak proiekzio globala duelako.
Enaiden enpresa prozesu osoan egon da bezeroaren ondoan: hasi kontzeptuaren lehen fasetik eta patentatuta zeukan ideiaren garapen prozesutik, eta ideia egia bihurtzeraino.
Ibilbide horretan diseinuaren fabrikazioaz, funtzionamenduaz, egiturazko euskarriaz, homologazioaz eta, azkenik, salmenta bideratzeaz arduratu da.
Barakaldon kokatutako enpresa bizkaitarra helburu honekin sortu zen: ingeniaritza eta diseinu zerbitzu integralak eskaintzea, baina fase guztiak barne hartuz, hots, hasi jatorritik eta produktua merkaturatzeraino. Bere estrategiak produktuaren kostua eta garapen denbora murrizten ditu.