BERRIKUNTZA EGITEN IKASTEA



Berrikuntza egiten ikastea

EconomistIntelligence Unit delakoak inkesta global bat egin du exekutiboen eta enpresen hainbat mailatan, berrikuntzak zuzenduriko negozioa sustatzeko zer estrategia eta prozedura erabiltzen ari diren jakiteko. Lehenengo ondorioa da enpresak beren bezeroak ari direla sartzen berrikuntza-prozesuetan, berria ez den zerbait, baina bai eraginkorra. Ondorioetako beste bat da teknologia berriak erabiltzen dituztela, nahiz eta informazioaren teknologien saila oraindik ustiatzeke egon benetan, zeren eta gehiago parte hartu ahal izango bailuke enpresa-liderren hezkuntzan joera berriei buruz. Azkenik, huts egindako ideien ikaskuntzako planak aztertzeko sailak garatzea falta zaie.

Berriaren irudia

“EconomistIntelligence Unit” delakoaren “Cultivating business-led innovation” txostenak zera aztertzen du: goi-mailako exekutiboek nola sustatzen duten berrikuntzaren kultura negozio-unitateak indartuz.  Ikerketarako oinarri gisa, goi-mailako 226 exekutibori inkesta global bat egin zitzaien, eta beraien esperientziei buruz galdetu zitzaien askotariko industriatan, eremu geografikotan eta enpresa-tamainatan, betiere berrikuntzak zuzenduriko negozioa sustatzen lagun dezaketen oinarrizko estrategia eta funtsezko prozedura batzuk identifikatzeko helburuarekin.
Hona hemen inkestak emandako datuak:
  • Berrikuntzaren bidean urrutien iritsi diren enpresak bezeroaren datuak eta parte-hartzea erabiltzen ari dira produktuak eta zerbitzuaren hobekuntzetan. Elkarrizketaturiko enpresen %54k adierazten du eraginkortasun handiagoz egiten dutela berrikuntza bezeroen ekarpenaren bidez.
  • Lider diren enpresek teknologiaren joerak erabiltzen dituzte, hor sartuta cloud computing, “big datas”, gizarte-joerak eta mugikorrak, berrikuntza sustatzeko edo negozio-prozesuak hobetzeko.
  • IT saila oraindik ustiatu gabe dago. Inkestatuen erdiak bakarrik aitortzen du ITek berrikuntzan duten balioa, aldi berean identifikatuz teknologiek bultzaturiko ITak berrikuntzarako beharrezko gisa.
  • Enpresa askok ez dute huts egindako ideien ikaskuntzarako planik. Inkestaturiko enpresen %49k baino gehiagok ez dute babes-sistemarik positiboki erantzuteko porrot egiten duten ideiei.
Gero eta enpresa kopuru handiagoa ari da arloak identifikatzen enpresaren barruan berrikuntza-ahaleginak bultzatzeko. Historikoki ideia berriak garatzeko ardura izan duten sailak, adibidez ikerketa eta garapen sailak, dira orain ideia berriak aurkitu behar dituztenak: salmentak, bezeroaren zerbitzua, fabrikazioa, banaketa, finantzak eta giza baliabideak. Sailen parte-hartzea sustatzeko, lider diren enpresa globalek lankidetzazko berrikuntza bultzatzen duen kultura sustatzen dute.