Lan honek, eremu ezberdinetan gizarte berritzaile bat eraikitzeko zereginean sakontzea du helburu, non pertsona guztiek berrikuntzari lotutako baloreak bizi dezaten. Horretarako, gizarte guztia sentsibilizatzea eta mentalizatzea beharrezkoa da berrikuntzak herritarren bizi-kalitatea hobetzeko duen funtzioa ikusaraziz. Aldaketa kultural baten beharra dago berrikuntza arlo ezberdinetan barneratzeko, besteak beste, pertsonen heziketan eta formakuntzan, enpleguaren kalitatean, erakundeen erantzukizun sozialean, etb.