Berrikuntzako sistema erregionalak. Azterketa kritikoa


Berrikuntzako eskualde-sistemek (BES) eta klusterrek garrantzi berezia irabazi dute garapen ekonomikoari buruzko literaturan eta politiketan. BESen esparru kontzeptuala eta klusterrari dagokionetik zertan bereizten den azaldu ondoren, artikuluak benetako BESak aztertzeko zailtasunak, esparru kontzeptual horri nahiz datuen erabilgarritasunari egoztekoak, azaltzen ditu. BES operazionalen azterketek izan dituzten alborapenak eta BESei buruzko literatura kutsatu duen arau-izaera ere aurkezten dira.