Artikulu honetan Euskadiko lurralde-gobernantza ereduari eragiten dioten bi esperientzia zehatzen diagnostikoa egiten da, gizarte-berrikuntzaren ikuspuntutik, eta gobernantza horren garapenari buruzko zenbait hausnarketa kritiko egiten dira. Berrikuntzaren Euskal Agentziaren (Innobasque) ibilbidea aztertzen dugu. Ibilbide luzea izan ez arren arreta merezi du, proiektuaren munta eta orain arte iritsi duen mobilizazio sozialerako gaitasuna direla-eta. Era berean, eskualdeko garapen-agentzien
inguruan sortu diren asoziazio- eta lankidetza-sareak ere aztertzen ditugu. Gizarte-berrikuntzatik eginiko hurbilpenak esperientzia horiek modu kritiko batean ebaluatzeko aukera ematen du, bai eta sare bakoitzerako zein maila anitzeko egiturarako ikasbide partikularrak lortzekoa ere, gizarte-mailan berritzailea den garapen-proiektu baterantz aurrera egin ahal izateko.