Steven Dunaway. Council on Foreign Relations
2011ko Ots. 17
2011ko Ots. 17
"Oro har, ados daude G20ko herrialdeak: mundu mailako eskaera, enpleguaren hazkuntza handiagoa eta munduko ekonomiaren hazkunde iraunkor eta egonkorrerako aurreikuspenak handitu eta sustatu behar dituzte politika ekonomikoek. Zoritxarrez, G20ko herrialdeek huts egin dute helburu horiek eskuratzeko behar diren aldaketa politikoez bat etortzeko orduan. ... Eta, gauzak are gehiago okertzeko, nazioarteko moneta sistemaren erreforma gai zerrendan ezartzeko proposamena egin du Frantziako lehendakariak. Ziur asko, G20ren jarduera are gehiago zailduko du proposamen honek, bai eta bide zuzenetik gehiago urrundu ere.
Erabaki politikoak hartzearen ordez, politika ekonomikoetan egin beharreko aldaketak ebaluatzeko prozesuei buruzko elkarrizketek osatu dituzte G20ren eztabaidak azken urte eta erdi. ... Ez dezagun gauza handirik espero ... prozesuari buruzko eztabaidak jarraituko du, sakoneko gai politikoen ordez.
...
Alderantziz, G20ak eginkizun esanguratsua izan nahi badu, urratsak eman eta jokatzeko gai dela erakutsi behar du. ... Txinaren truke politikaren gaiari aurre egiteko bidea aurkitu beharko du G20ak.
... Aukera handiak daude oraindik G20a geldirik jarraitzeko. Herrialdeek, beraien merkataritza interesak babesteko asmoz, aldebiko ekimenetara joko dute. Eta merkataritza gerrak hasteko arriskuan gaude. Nahi ez dugun emaitza hori saihesteko asmoz, G20 prozesua da oraindik modurik onena, baina hortaz fidatzea gero eta apostu arriskutsuagoa bihurtu da munduko ekonomiarentzat".
EKAI Center:
Ez gara bat etortzen G20ren lehentasunei buruzko iritzi honekin, baina bai egiten den egiaztapen honekin: nahiz eta gogorra izan, finantza krisialdia hasi eta hiru urte eta erdi igarota, G20ak ... ez du esanguratsua den inolako erabakirik hartu.
Gehigarria: Testu osoa (ingelesez): http://www.ekaicenter.eu/wp-content/uploads/The-G20%C2%B4s-continuing-policy-drift.pdf